'San Fermín & Rock’n rolla' erakusketa (Argazkia: EKE)

Hainbat euskal sortzaileren lanak Cenon herrian

Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten Nafarroako argazkilarien obrak ikusgai izango dira azaroaren 5etik 27ra bitartean. Hilaren 5an berriz, Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten kontzertuak izango dira Le Rocher de Palmer aretoan, gaueko 20:30ean

Hik honetan, euskal kulturaren inguruko hainbat ekitaldi antolatuko dituzte Bordele inguruko Cenon herriko Le Rocher de Palmer aretoan. Hala, azaroan zehar, Juantxo Puerta eta Ignacio Rubio Nafarroako argazkilarien obrak ikusgai izango dira azaroaren 5etik 27ra bitartean. Bertan, rockaren, kirolaren edo San Ferminen gaineko 30 argazki ikusgai egongo dira.

Hilaren 5an berriz, Mielotxin eta Iñaki Salvador Sexteten kontzertuak izango dira Le Rocher de Palmer aretoan, gaueko 20:30ean. Ekitaldiak Aquitaine.eus mugazgaineko lankidetza programaren baitan antolatzen dira.

2016an, Euskal Kultur Erakundeak eta Etxepare Institutuak, “Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa” Euroeskualdearekin batera, Aquitaine.eus izeneko programa bat abiatu zuten. Honek, Euskal Herri osoko kultura eragileen mugikortasuna eta hedapena, eta orokorki mugaz gaineko lankidetza sorkuntzak sustatzen ditu Akitania-Berrian. Hala, urtero, izaten dira hainbat euskal sortzaile Cenon-eko Rocher de Palmer aretoan. Sustatzaileen esanetan, lurraldearen garapen ekonomiko, sozial eta kulturala ditu helburu programak, baita bertako herritarren arteko loturak indartzea ere. Horretan, elkarren ezagutzak eta kulturak oinarrizko rola betetzen dutela uste dute.

Zabaldu: