Su Ta Gar taldea igoko da oholtzara martxoaren 31n

Hamazazpi taldek hartuko dute parte Iruña Rock jaialdian, 2022ko martxoaren 18an eta 19an

Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita taldeek osatzen dute kartela.

Datorren urteko martxoaren 18an eta 19an egingo da Iruña Rock jaialdiaren edizio berria eta antolakuntzak kartela aurkeztu du jada. Orotara hamazazpi talde igoko dira Nafarroa Arenako oholtzara: Kase. O Jazz Magnetism, Los Chikos del Maiz, Su Ta Gar, Zoo, Lendakaris Muertos, Segismundo Toxicomano, Tropa do Carallo, Desakato, Los de Marras, Buhos, Mafalda, Aphonnic, Ira, The Guilty Brigade, Virenque, Mosh eta Dinamita.

Edizio berri honetarako abonuak Musikazeren atarian daude eskuragarri eta prezioa 65 eurokoa da. Honi kudeaketa gastuak gehitu behar zaizkio. Antolakuntzak jakinarazi duenez, bere garaian sarrera prezio altuago batean eskuratu zuten pertsona guztiei prezioaren diferentzia jaialdiko txanponetan itzuliko zaie, jaialdiaren barruan janarian, edarian edota merchandisingean kontsumitu ahal izateko.

Era berean, laster jarriko dira salgai egun bakarreko sarrerak. Jaialdiaren planteamenduari dagokionez, berritasunak ere izango direla iragarri dute.

Amaitzeko, antolatzaileek berriz ere, eskerrak eman nahi izan dizkie “hain garai zailetan jaialdia babesten duzuen pertsona guztiei, zuen ahaleginagatik eta inplikazioagatik” eta edizio hau ahaztezina izan dadin lanean jarraituko dutela adierazi dute.

Zabaldu: