‘Harian’ biraren amaierarekin batera, zuzenean grabatutako zortzi kantu argitaratuko ditu Eñaut Elorrietak

Datorren ekainaren 20an amaituko da Donibane Lohizunen (Jai Alai) Harian Zuzenean bira.
Eñaut Elorrieta eta Kaabestri String Ensembleren proiektuak Euskal Herri osoa zeharkatu du azken hilabeteetan. Hamaika lagunek osatutako taldeak kilometro piloa egin ditu hamar mila ikusletik gora bildu dituzten 23 kontzertu eskaintzeko.

Donibane Lohizuneko azken kontzertuarekin batera, biran zehar zuzenean grabatutako zortzi pieza aurkeztuko dituzte orain. Kantu hauek soil-soilik plataforma digitaletan eskainiko direla iragarri dute.

 

Zabaldu: