Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburu ditu kanpainak.
Barniz rap talde iruindarrak eta DRRN ekoizleak Hatortxu Rockekin bat egin eta 30. ediziorako kantu berezi bat kaleratu dute ostegun honetan Txandalari izenpean.
Hatortxu Rock jaialdiaren azken edizioa uztailaren 24tik 27ra bitartean izango da, Lakuntzan. Antolatzaileek adierazi dutenez, “elkartasun jaialdia da Hatortxu Rock, eta auzolanean lan eginez 26 urtez aurrera egin du. Azken edizio honetan ere, milaka eta milaka txanda beharko ditugu jaialdia aurrera ateratzeko”.
Barniz taldeak txanda horien guztien errepasoa egiten du kantuan eta bideoklipean: “barrako txandalariak, garbiketakoak, Gune Seguruko talde feminista, komunikazioko argazkilari eta bideogileak… DRRN arduratu da erritmo bizi eta dantzagarriak Barnizeko errimekin josten”, azaldu dute.
Peto laranja da Hatortxu Rockeko txandalarien elementu adierazgarriena eta “elementu hori hartuko du sinbolo gisa Hatortxu Rocken gaur aurkeztu dugun Jantzi petoa! kanpainak. Auzolanaren aldeko mezua zabaldu eta uztaileko jaialdirako txandak lortzeko helburuak izango ditu”, nabarmendu dute.
Txandalari
Izerditan alpinisten lo zakuan
Bukatu dira alarmaren 3 orduak
Muki marroiak, Kalimotxo ezpainak
Lujanbioren ileak, Andoniren legañak
Besapea garbitzeko ambipur lavanda
Ta outfitik ederrena fardatzeko txandan
Zalantzan ze txandal. Adidas, quechua
Kasuan kasu janzten naiz kasual
Peto batekin eutsi udari. Txandalero, txandalera, txandalari!
Txupito ginkas, Kaña ta kali. Txandalero, txandalera, txandalari!
Pizzagile; zein argazkilari; txandalero, txandalera, txandalari!
Kakalarri ta komuna garbi; txandalero, txandalera, txandalari!
Kaña bikaina, birrita birritan
Pultserakin ez da ikusten gastatzen duzun gita
Zenbat hatortxito zenbat zenbat tiketera
Zenbat lan egiten denak itzultzeko etxera
Bota dituzu kañak, bota dizute kaña
Inork ezin du ukatu barralari baten xarma
Kontuz gehiegi edanda txanda dana zanga-zanga
Eskatu dizut fanta ta bota didazu graba
Ez egin botaka, egin bokatak
Patata frita usaina, eau de fritanga
Xolomo ta tozino, begetari perretxiko
Zeliako radikalak. Anti-paniko
Antipaniko, atzean Su Ta Gar eta zu tinko
Kontzertu gehio ikusi du Skabideaneko Nikok
Auzolanean berriro
Ranerrak bezala, denak fosforitoz!!!
Peto batekin eutsi udari. Txandalero, txandalera, txandalari!
Txupito, ginkas, kaña ta kali. Txandalero, txandalera, txandalari!
Pizzagile; zein argazkilari; txandalero, txandalera, txandalari!
Kakalarri ta komuna garbi; txandalero, txandalera, txandalari!
Bazkaltzeko makarroiak atzo gaur ta bihar
Utikan paella, arrozakeria
Bukatu dut kubata ta geratzen zait erdia
Hatxortxun euria, gure izerdia
Antolakuntza, en to Lakuntza
Txutxes Mertxen, shikishin luntxa
Hartu zuntza ta ez Fortasec
Komunak garbi dauzkagula hemen
Walki, salda ta manta
Gora gure seguratak
Estirategiak bilatzen gaupasa
Goizeko seietan katea jolasa
Sirena hotsak ta ez da Polizia da gutako bat
Kantauriko txipiroi ta olagarroak
Sorgin ehiza iraultzera doa
Iritsi dadila #metoo-aroa
Peto batekin eutsi udari. Txandalero, txandalera, txandalari!
Txupito, ginkas, kaña ta kali. Txandalero, txandalera, txandalari!
Pizzagile; zein argazkilari; txandalero, txandalera, txandalari!
Kakalarri ta komuna garbi; txandalero, txandalera, txandalari!