Haur hezkuntza eraldatzeko asmoz, Gookapi plataforma interaktiboa sortu dute

Magia, euskara eta errealitate areagotua uztartzen dituen hezkuntza-proposamen berritzailea da egitasmoa.

Gookapi.eus 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzat berariaz diseinatutako euskarazko edukiak dituen lehen plataforma interaktiboa da, “magia, euskara eta errealitate areagotua uztartzen dituen hezkuntza-proposamen berritzailea” dela diote egitasmoaren sustatzaileek. “Orain, magia eskura duzu eta IOS-en eta Google Play-n deskarga dezakezu. Aplikazioa topagune dibertigarria da, garapen iraunkorrean eta funtsezko balioetan hezteko xedearekin. Gaztetxoen garapen integralari begira, Gookapi-k haurrek modu interaktiboan eta parte-hartzailean ikas dezaketen espazio bat eskaintzen du”, zehaztu dute.

Hala, plataformaren bidez, sustatzaileek haur hezkuntza eraldatzeko konpromisoa hartu dute, “euskarazko edukien, eduki interaktiboen eta GIH-ekin lerrokatutakoen bidez. Garapen iraunkorrarekiko eta sormenarekiko konpromiso sendoarekin, Gookapi-k gazteenak inspiratu nahi ditu magia hezitzailearen bidez”.

Baliabide didaktiko berritzaileak

Plataforma interaktiboa izateaz eta aplikazioa izateaz gain, Gookapi harago doa eta Hur Ikasten koaderno didaktikoak biltzen ditu, “kontatzen ikastea dibertigarria egiten duten jolasak eta jarduerak eskaintzen dituztenak, zenbakiak bistaratzen dituzten ilustrazioekin”. Era berean, Iratxoak eta basoko sorginkeria ipuinak Errealitate Areagotua erabiltzen du QR baten bidez “irudiei, animazio-abestiei eta pertsonaiei bizia emateko, haurrei esperientzia paregabea eskainiz”.

Aplikazioa eskuratzeko: https://bit.ly/Gookapi

Zabaldu: