Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa Bergaran

Haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da Musikarium eta datorren igandean, Bergarako Seminarixoan estreinatuko dute arratsaldeko 18:00etan.

Modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika tresna ezagutuko dituzte etxeko txikienek. Ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen zortzi urteko neskatoa da, Ilargi. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du belarritik kendu. Baina dohain berezia du mugikorrak: gehiegizko erabilerak gehien maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik ahotsa galdu du eta ezin du kantatu orain… Mari Domingiren edabe magikoak bakarrik itzuli ahal dio ahotsa Ilargiri…

Zabaldu: