Iazko edizioa. (argazkia: Seaska)

‘Herrixka’ euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten elkarteen foroa egingo dute larunbatean, Baionan

Goizeko 10.00etan hasiko da egun osoko egitaraua. Elkarte bakoitzak bere eskaintzak aurkeztuko ditu eta batzuek tailerrak eskainiko dituzte: marrazketa, dantza eta serigrafia, besteak beste. Egunarekin amaitzeko, kontzertua izango da arratsaldeko 16:00etan.

Baionako Ikastolen Laguntzaileak (BIL) Herrixka euskarazko jarduerak eskaintzen dituzten elkarteen foroa antolatu du bigarrenez, irailaren 4an, larunbata, Baionako Etxepare lizeoan. Egitasmoak egun batez, euskaraz aritzeko aukera proposatzen duten elkarteak hobeto ezagutaraztea du helburu, horretarako jardueraz beteriko egitaraua prestatu dute.

Antolatzaileen arabera, “ahoz aho pasatzen diren informazioak leku bakarrean elkartzea” du helburu Herrixkak, “sarea sendotzen laguntzeko, guraso anitzek ez baitakite zer dagoen, eta elkarte anitzek ez baitute lortzen bere eskaintza ezagutzera ematea. Beharrak zeintzuk diren zehazteko parada ere izan daiteke egitasmoa. Eta bide batez egun atsegin bat proposatzea dugu xede!”, adierazi dute.

Goizeko 10.00etan hasiko da egun osoko egitaraua. Elkarte bakoitzak bere eskaintzak aurkeztuko ditu eta batzuek tailerrak eskainiko dituzte: marrazketa, dantza eta serigrafia, besteak beste. Egunarekin amaitzeko, kontzertua izango da arratsaldeko 16:00etan.

Herrixka iaz egin zen lehen aldiz eta hainbat arlotako 20 euskal elkarte baino gehiagok parte hartu zuten bertan.

Baionako Ikastolen Laguntzaileak urtean zehar guraso boluntarioek osatzen duten elkartea da eta animazioak antolatzen ditu, ikastolaren aldeko diru iturriak segurtatzeko.

Zabaldu: