(argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea)

Historiaurrea izango da gai nagusia Aranzadik antolatzen dituen Arkeologia Jardunaldietan

Asteazkenean, hilak 17, abiatuko dira jardunaldiak Donostiako San Telmo Museoan.

Aranzadi Zientzia Elkarteak hemeretzi urte daramatza arkeologia jardunaldiak antolatzen, “historialarien eta arkeologoen lana zabaltzea funtsezkoa da urruneko iragana ulertzeko eta interpretatzeko”, azaldu du Harkaitz Millan Kultura diputatuak Aranzadiren egoitzan egin den prentsaurrekoan.

“Jardunaldi hauen helburua gure lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak ezagutaraztea da, publiko guztiei zuzendutako dibulgaziorako hitzaldi edo mahai inguruen bidez”, azaldu dute antolatzaileek.  Donostiako San Telmo Museoan egiten dira urtero hitzaldiok eta “normalean oso harrera ona izaten dute”.

Aurtengo gaia historiaurrea da. Lau historialarik, arlo oso desberdinetan adituak direnak, garai hartako errealitate batzuk hurbilduko dizkigute, hala nola indarkeria eta garai hartako gizarteetan izaten ziren gerrak, neolitikoaren zeramika, Basagaingo Burdin Aroko herrixka eta neandertalen kultura.

Jardunaldien amaiera eta saio nagusi gisa, Atapuercako zuzendarikidea den Juan Luis Arsuaga paleontologoa eta Juan Jose Millas idazlea izango dira Donostiako museoan, eta La vida contada por un sapiens a un neandertal liburua aurkeztuko dute Eva Caballero kazetariak moderatuko duen mahai-inguruan.

Jardunaldiak San Telmo Museoko Ekitaldi Aretoan izango dira, arratsaldeko 18:00etan.  COVID 19ren ondorioz, ezinbestekoa izango da museoaren webgunearen bidez izena ematea, edukiera kontrolatzeko.

Museoak, gainera, streaming bidez emango ditu hitzaldi guztiak, youtubeko kanalaren bidez.

Hauek dira hitzaldiak.

Zabaldu: