'Ura gara bidean' ikuskizuna (argazkia: Hernaniko Udala)

Hitz Andana jaialdia irailaren 23an abiatuko da Hernanin

Aurtengo edizioak ere hitzarekin lotutako hiru kultur ekitaldi jasoko ditu. Dobera Euskara elkarteak antolatutako Hazoka liburu eta disko azokarekin bukatuko da jaialdia.

Hitz Andana, hitzaren inguruko jaialdia, antolatu dute hilaren 23tik aurrera, Hernanin. Udal Liburutegiak antolatzen du urtero ekimena eta aurten ere diziplina artistiko ezberdinei egingo die toki, beti ere hitza ardatz hartuta.

Batetik, Idoia Torregarai idazle eta umoregileak mikroipuinak sortzeko tailerra eskainiko du. 16 urtetik gorakoentzat izango da eta tokiak mugatuak izango direnez, aldez aurretik izena eman beharko da (liburutegian, irailaren 19ra arte).

Castillo Suarez poeta nafarraren Alaska liburutik abiatuta sortutako izen bereko ikuskizun poetikoa ikusteko aukera ere izango da. Hitza, musika eta argiak uztartzen dituen emanaldian Suarezek berak, Juantxo Zeberiok eta Xabi Lozanok parte hartuko dute.

Ura gara bidean izeneko ikuskizunak, berriz, Sakabi, Gelatxo eta Elgeta trikitilarien ibilbidea ekarriko du gogora. Horretarako, oholtza gainean batuko dira Oinkari dantza taldea, IƱaki Letamendia perkusionista, Andoitz Antzizar trikilaria eta Izaro Markotegi abeslaria.

Hitz Andana bukatzeko, Dobera Euskara Elkarteak antolatutako Hazoka, V. Liburu eta disko azoka izango da. Hazoka Doinuele, euskara hutsezko azoken sareko kidea da.

Ekitaldi guztiak doan izango dira.

Egitaraua

Irailak 23, asteartea: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin. Udal liburutegia, 18:00.

Irailak 24, asteazkena: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin. Biteri kultur etxea, 19:00.

Irailak 25, osteguna: Ura gara bidean ikuskizuna. Biteri kultur etxea, 19:00.

Irailak 23, asteartea: Mikropuinak sortzeko tailerra, Idoia Torregarairekin.

Zabaldu:

Utzi erantzuna