Ibil bedi taldeak lehen diskoa kaleratu du: ‘Berandu baina garaiz’

Ibai Osinaga (ahotsa, gitarra), Amets Aranguren (saxofoia, pianoa, koruak) Areta Senosiain (biolina, koruak) Eder Escalera (bateria) eta Javier Larrañeta (baxua) musikari nafarrek osatzen dute Ibil Bedi taldea. Pop eta rock doinuz jantzitako zortzi abestiz osatutako diskoa kaleratu dute Berandu baina garaiz izenpean.

Boskoteak Amorotoko Musikorta estudioan grabatu dute diskoa, joan den maiatzean, Xabi Navarro Jota soinu-teknikariarekin batera.

Kantuen hitzak Osinagak eta Arangurenek idatzi dituzte.

Kantuak

Zabaldu: