Iker Lauroba: “Geroz eta denbora gehiago inbertitzen dut lan egiten, eta geroz eta zailagoa egiten zait kontzertuak lotzea”

Musikaren munduan ibilbide luzea du egina Iker Laurobak (Donostia, 1975), musika pasioa da donostiarrarentzat. Hainbat proiektutan murgilduta ikusi dugu; bakarlari gisa aritzen da, beste musikari batzuekin batera ere badabil, Izarorekin esaterako, eta “itxialdiari soinu banda jartzeko asmoz”, Nork ostu dit apirila? proiektua ere sortu du Jon Martin, Ane Narbarte eta Eñaut Aiartzaguenarekin batera.

Baina pasio gozo horrek badu gazitik ere bai, euskal musikari askorekin gertatzen den bezala, Laurobak ondotxo daki zer den egoera prekario batean egotea. Bere afizioa beste lan batekin uztartu behar du hilabete amaierara iritsi nahi badu. Negua izeneko diskoa plazaratu zuen duela hilabete batzuk, eta kostata, lana aurkezteko bi kontzertu lotzea lortu zuen itxialdiaren aurretik. Orain Udaberria diskoari azken ukituak ematen ari da.

Zabaldu: