Ilargi musikariak ‘Beldurrarekin dantzan’ diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du urtarrilaren 26an, Bilbon

Kantek beldurrari eta beldurrak gure errealitatean duen eraginari buruz hitz egiten dute. Cotton klubean eskainiko du zuzenekoa, gaueko 20:30ean.

Ilargi Agirrezabalaga musikariak (Lezo, 2000) euskarazko zortzi abestiz osatutako disko berria aurkeztuko du Bilbon. Lan honetan indie pop elektroniko estiloa lantzen du, aurreko diskoko pop rock-a atzean utziz. Juan Ramon Makuso poetak bertan parte hartu du Zurekin abestia idatziz.

Beldurrarekin dantzan diskoak, beldurrari eta beldurrak gure errealitatean duen eraginari buruz hitz egiten du. Ilargik abestien melodiak eta letrak deskubrimendu prozesu bat igaroz sortu ditu. “Beldurretan arakatu, zikindu, jolastu eta dantzatuz hartu du forma proiektuak. Prozesuan, beldur batzuek hegan egin dute, beste beldur batzuei lekua uzteko. Egunero, beti, beldurrarekin dantzan”, azaldu du abeslariak.

Diskoaren aurkezpen kontzertua urtarrilaren 26an 20:30ean izango da Bilboko Cotton klubean eta Ilargirekin batera Mikel Zubiria bateria jotzailea eta Manu Moro gitarra jotzailea izango dira agertoki gainean.  Taldeak adierazi duenez, emozio eta introspekzio bidaia batera eraman nahi du publikoa abestien bitartez. Zuzenekoan zehar, gainera, musika lagunduko duten antzerki elementuak izango dira, betiere aire gazte eta dinamikoarekin.

Txotxongilo kanta

Txotxongilo kantuaren bideoklipa urrian estreinatu zuen, eta Gaztea irratiak antolatutako Gaztea Maketa Lehiaketako finalistetako bat izan zen.

Zabaldu: