(argazkia: Elkar)

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute aurtengo Tene Mujika beka

Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean du izenburua egileen proiektuak eta bertan euskal mugimendu abertzaleak (bere espresio politiko desberdinetan) “gatazka” nola ikusi izan duen aztertu nahi dute.

Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlari gazteek irabazi dute Tene Mujika beka, euskaldunek “Israel-Palestina”-ren aurrean izan dugun bilakaera aztertzen duen proiektu batekin. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek. Aurten aurkeztutako proiektuen artean Sagarna eta Aranberrirena eman du irabazletzat Kristina Berasainek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak, eta orain urtebeteko epea izango du sarituak lana osatzeko, gero liburu gisa argitara dadin.

Zehazki, Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean du izenburua ikerlarien proiektuak eta bertan aztertu nahi dute euskal mugimendu abertzaleak (bere espresio politiko desberdinetan) nola ikusi izan duen “gatazka” hori, Israelgo estatuaren sorreratik XX. mendearen azken hamarkadetara. Egileek arreta berezia eman nahi izan diote kultur munduari; izan ere, “hebreeraren biziberritzeak lilura eta  jakin-min galantak sortu zituen garai bateko euskaltzaleen artean, baita kibbutz-en mugimenduak ere”, adierazi dute.

Zabaldu:

Utzi erantzuna