Abetxukukoak Unai Anda izan zuen ondoan buruz burukoan.
Arabako Bertsolari Txapelketa larunbatean iritsi zen bukaerara. Ia 800 lagun bildu ziren arratsaldean, Europako Biltzar Jauregian, sei bertsolarien lanari adi. Zozketak erabakitako ordenean aritu ziren kantari bertsolariak: Martin Abarrategi Sarrionandia, Maddi Agirre Epelde, Unai Anda Delika, Aroa Arrezubieta Barredo, Peru Abarrategi Sarrionandia, Iñaki Viñaspre Simon.
Ariketaz ariketa lehenengo atala bete ostean, Iñaki Viñaspre Simonek eta Unai Anda Delikak lortu zuten puntu gehien batzea eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Azkenean, Viñasprek jantzi zuen txapela Martxoak 3 elkarteko Santiago Diaz de Espada Fernandez de Monjeren eta Nura Elorriaga Bernausen eskutik.
Horrela geratu zen sailkapena.
- Iñaki Viñaspre Simon……………………………..1141
- Unai Anda Delika…………………………………..1124.5
- Peru Abarrategi Sarrionandia…………………..749,5
- Aroa Arrezubieta Barredo……………………….. 749
- Maddi Agirre Epelde………………………………..740,5
- Martin Abarrategi Sarrionandia…………………710
Gai-emaile lanetan Arantxa Sobrino Lasa eta Irati Martinez Izaga aritu ziren. Epaileak, ostera, hurrengoak izan ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Aitor Jimenez Tolosana, Egoitz Iradier Martinez de Albeniz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Eneritz Azkue Basurko, Fernando Sopelana Alonso, Marta Ortiz Mateo, Mikel Fernandez de Arroiabe Idigoras eta Miren Bakarne Urreaga Etxeberria. Idazkari lanetan Endika Jimenez Enbeita aritu zen.
Martxoak 3
Martxoak 3 elkarteko kideek jantzi zioten txapela Viñaspreri, belaunaldikotasuna adieraziz. 50 urte igaro dira martxoaren 3ko sarraskia gertatu zenetik, eta Arabako Bertsozale Elkarteak aitortza egin nahi izan zion elkarteari egindako ibilbide eta lanagatik.