(argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)

Ines Garcia artistaren erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan

Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin.

Barriek programaren barruan, Ines Garcia artistaren (Bilbo, 1983) Slides, (Isiluneen arteko mugimendua) izeneko erakusketa paratu dute Bilboko Rekalde aretoan, martxoaren 26ra arte. Aretoan instalazio handi bat jarri dute, erakusleihoaren espaziorako propio eginda, abstrakzio monokromoak dituzten bost taula zeharrargirekin.

Erakusketa osatzeko, gainera, urtarrilaren 20an, 19:00etan, ekitaldi bat antolatu dute Bilboko aretoan bertan. Getxoko Natalia Monge dantzari, koreografo eta irakasleak, inprobisazio eszeniko baten bidez, elkarrizketa bat sortuko du Garciaren gorputzaren eta piezen artean.

Hala, Barriek programan parte hartuko duten artisten sorkuntza-lan berrienak ikusteko eta ezagutzeko espazio bilakatuko da Errekalde aretoa. Aurten, diapositiba gardenetan egindako pinturak erakutsiko dira bertako erakusleihoan, monumentu izateraino handitu direnak.

Pinturekin batera hiru serigrafia berri ere ikusi ahal izango dira; horietan, funtsa eta forma lantzen dira, forma eta egitura monokromoak erabiliz. Slides lanak artistaren formatu handiko instalazio-lana sendotzen du, eta pinturari, argazkigintzari eta antzerkiari erreferentzia egiten die. Artista eskalekin jolasten da, baina ez kanpoko espazio batera bideratzen duen paisaia batean murgiltzeko, baizik eta barne-mundu bati erreferentzia egiteko. Garciak adierazi duenez, begirada eta gorputzak aurrez aurre jartzeko asmoz sakonetik datozen irudiak dira”.

Zabaldu: