‘Iparraldea Bertan’ zikloaren 22. edizioa martxoaren 7tik 21era egingo da Donostian

Ziklo honen bidez, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraiki nahi dituzte. Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean.

Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubiak eraikitzea, mugak ezabatzea eta Iparraldeko kultura bizia hegoaldean ezagutzera ematea dira Iparraldea Bertan jardunaldien helburu nagusiak. “Muga fisikorik ez izan arren, muga psikologikoek iparraldearen eta hegoaldearen artean jarraitzen dute. Ondorioz, jendearekiko hartu-emanak eta kultura eragileekiko esperientzia artistikoak ezinbestekoak dira hedapen horretarako”, adierazi du Euskal Kultur Erakundeak, bera da hain zuzen ere, Koldo Mitxelena Kulturunearekin elkarlanean, jardunaldi hauek urtero antolatzen dituena.

Hala, aurten ere, Ipar Euskal Herriko artistak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegian arituko dira martxoko astearte arratsaldeetan, 19:00etan.

Egitaraua

Julen Achiary eta Maddi Oihenarten kontzertua martxoaren 7an izango da. Adur Larrearen Lurbinttoko ohoinak komikiaren aurkezpena, berriz, martxoaren 14an, eta amaitzeko, Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoyen Etxeberriren Bañolet filmaren proiekzioa martxoaren 21ean.

Informazio guztia eta egitaraua: Iparraldea Bertan 2023 – Egitarau osoa

Zabaldu: