Nanoua konpainiaren 'Kutxetan Ibilki' antzezlana

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute abendura bitartean

Bederatzigarren aldiz segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta kulturaren garrantzia azkarki oroitarazten baitigute”, adierazi dute. Euskal Herriko zortzi antzerki talderen hogei emanaldi taularatuko dituztela iragarri dute, “izan geletan ala toki publikoetan”, zehaztutakoaren arabera.

Hala, abendura arte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Azkainen, Baionan, Bidarten, Biriatun, Ziburun, Hendaian, Maulen, Donibane Lohizunen eta Donibane Garazin eskainiko diren hamar antzezlanen bidez.

Hauek dira abendura bitartean taularatuko diren ikuskizunak eta datak:

  • Irailaren 10ean, 21:00etan, Mendi Zolan gelan (Hendaia): Artedramaren Atzerrian Lurra Garratz.
  • Irailaren 19an, 17:00etan, Lizaga Gazteluan (Hiriburu): Compagnie Jour de Fêteren Bidea.
  • Urriaren 8an, 19:30ean, Bordagaineko Dorrean (Ziburu): Rouge Elearen Zuek.
  • Urriaren 9an, 11:00etan eta 16:00etan, Maule Baitha gelan (Maule): Compagnie Nanouaren Kutxetan Ibilki.
  • Urriaren 10ean, 17:00etan, Harriet Baita karpan (Donibane Lohizune): Axut! Konpainiaren Amua.
  • Urriaren 30ean, 20:30ean, Kiroleta gelan (Azkaine): Bonbon Beltz Konpainiaren Gure Xaharrak.
  • Azaroaren 5an, 20:30ean, Mendi Zolan gelan (Hendaia): Axut! Konpainiaren Amua.
  • Azaroaren 13an, 17:30, Biltoki gelan (Azkaine): Eleka Konpainiaren Iki Mihi Klik.
  • Azaroaren 13an, 21:00etan, Maule Baitha gelan (Maule): Bonbon Beltz Konpainiaren Gure Xaharrak.
  • Azaroaren 20an, 20:30ean, La Perle gelan (Hiriburu): Axut! Konpainiaren Amua.
  • Azaroaren 21ean, 17:00etan, Harriet Baita karpan (Donibane Lohizune): Compagnie Jour de Fêteren Besteen Kalea.
  • Azaroaren 22an, 10:30ean eta 14:30ean, La Perle gelan (Hiriburu): Compagnie Nanouaren Kutxetan Ibilki.
  • Azaroaren 23an, 19:00etan, Parrokiako salan (Ziburu): Compagnie Nanouaren Kutxetan Ibilki.
  • Azaroaren 23an, 20:30ean, La Luna Negra Kabaretean (Baiona): Atx Teatroaren Tomiris.
  • Abenduaren 1ean, 15:30ean, Théâtre Antzokian (Bidarte): Xake Produkzioak taldearen Lur.
  • Abenduaren 16an, 20:30ean, Mendi Zolan gelan (Hendaia): Atx Teatroaren Kaskarot.
  • Data, ordutegia eta tokia zehaztekoak (Baiona): Compagnie Jour de Fêteren Besteen Kalea.
Zabaldu: