'Kaskarot' antzezlana abenduaren 9an Miarritzen

Iparraldeko ikusleek euskal antzerkiaren aniztasuna deskubritzeko parada izango dute irailetik abendura bitartean

Seigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen jarraitzen du Ipar Euskal Herrian.

Euskal kultur erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa atzeratu behar izan zuen COVID-19aren eraginez, hasiera batean urtarriletik abuztura zeuden emanaldi guztiak programatuta, baina horietako asko bertan behera geratu dira eta beste batzuk atzeratzea erabaki dute, “partaide zenbaitek konpainia batzuen lanak birprogramatzea edo sorkuntza berri batzuen erakustea erabaki dute, euskal kulturaren alde duten engaiamendua sendotuz”.

Hala, irail eta abendu bitartean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Baionan, Bidarten, Donibane Garazin, Donibane Lohizunen eta Miarritzen eskainiko diren sei antzezlanen bidez.

2013az geroztik, Ibilki programaren bidez, EKEk euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen eta sostengatzen du Ipar Euskal Herrian. Elkarteak adierazi duenez, lanean dira jada datorren urteko egitaraua prestatzen. Aurtengo edizioari dagokionean, egoera sanitarioa ikusirik, ikusgarrien antolatzaileekin harremanetan sartzea komeni da tokien aintzinetik erreserbatzeko”, azaldu dute.

Egitaraua

  • Irailaren 20an, 18:00etan, Le Vauban Zinegela (Donibane Garazi): Anton Abbadia, Loraldia kultur elkartea.
  • Urriaren 16an, MVC Polo Beyris (Baiona): Behin bazen internet, 13R3P / Itzuli Konpania (Eskolei zuzendutako emanaldia).
  • Abenduaren 1ean, 20:30ean, Harriet Baita Karpa (Donibane Lohizune): Harri Orri Ar, Pez Limbo.
  • Abenduaren 1, 2 edo 3a, Albizia Gela (Baiona): Besteen kalea, Jour de Fête Konpania (Eskolei zuzendutako emanaldiak).
  • Abenduaren 9an, 18:00etan, Colisée Gela (Miarritze): Kaskarot, Atx Teatroa.
  • Abenduaren 16an, 15:30ean, Beheria Antzokia (Bidarte): Lur, Xake Produkzioak.

 

Zabaldu: