Ibilki zikloaren barruan, hogei emanaldi eskainiko dira Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen.
Euskal kultur erakundeak (EKE), Euskal Herriko Herri Elkargoaren laguntzaz, Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki programa antolatu du aurten ere. Hala, oraingoan ere, erakundea aktiboki arituko da euskarazko sorkuntzaren hedapenaren alde. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”, adierazi dute. 2025eko programan hainbat antzerki, dantza, musika, zinema emanaldi izango dira.
Horrela, otsailaren 8tik ekainera arte Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikusleek euskal antzerki, dantza, musika eta zinemaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Saran, Urruñan, Hendaian, Maulen, Donapaulen, Kanbon, Baionan, Azkainen eta Donibane Lohizunen eskainiko diren emanaldien bidez.
Hauek dira ekainera bitartean taularatuko diren ikuskizunak eta datak:
Pontx | Otsailaren 8an, | Kanbo |
Maxka’roa | Otsailaren 9an, | Donibane Lohizune |
Magma Mia | Martxoaren 4an, | Baiona |
Hiru emazte kantari gogoan | Martxoaren 8an, | Maule |
Euskaldunean jatorria, historria eta irria | Martxoaren 15ean, | Azkaine |
Euskaldunean jatorria, historria eta irria | Martxoaren 28an, | Kanbo |
Badoa | Apirilaren 12an, | Donapaleu |
Bilaka | Apirilaren 12an, | Donapaleu |
Loratzen | Apirilaren 20an, | Azkaine |
Pantzo Mantshow | Apirilaren 29an, | Baiona |
Belarriprest. Nire lehenengo sortzelan Euskaraz | Maiatzaren 17an, | Azkaine |
Eukalyptus | Maiatzaren 24an, | Hendaia |
Otempodiz | Maiatzaren 24an, | Hendaia |
Irati | Maiatzaren 24an, | Sara |
Otempodiz | Maiatzaren 25ean, | Hendaia |
Fla Fla Fla | Ekainaren 8an, | Urruña |
Denak plazara! | Ekainaren 8an, | Urruña |
Altxorraren bila | Ekainaren 8an, | Urruña |
Plisti Plasta | Ekainaren 8an, | Urruña |
tXiotxioka | Ekainaren 8an, | Urruña |