Ipuingarria liburuaren festa antolatu dute Iruñean azaroaren 6tik 9ra

Ahozkotasuna, ilustrazioa, poesia, musika eta ipuina batzen dituen jaialdia izango da: Euskal Herriko kontalari, ilustratzaile, idazle eta musikariak Laban eta Kondestablen elkartuko dira udazkena kolorez eta istorioz betetzeko.

Udazkenarekin batera, Karrikiri Kultura Elkarteak Ipuingarria liburuaren festa antolatu du azaroaren 6tik 9ra bitartean, Iruñeko Alde Zaharrean. “Bost… Lau… Hiru… Bi… Bat!! Ipuingarria hastera doa! Bazen behin, duela bost urteko udazkenean, Karrikiriko liburu baten orrialde artean abentura txiki bat hasi zena. Eta gaur, bost urte geroago, abentura horrek hazten jarraitzen du, ipuinen indarrez, sormenaren taupadaz eta lagunen irribarrez elikatuta. Ba al zenekien Iruñeko Alde Zaharrean ipuinak ez direla irakurtzen, bizi egiten direla? Haizeak ipuinak xuxurlatzen dizkigu, hitzek irudimenari ateak irekitzen dizkiote, marrazkiek txoko guztiak kolorez betetzen dituzte, eta musikak bihotza dantzan jartzen digu”, adierazi dute elkarteko kideek.

Jaialdiaren bosgarren edizioa izango da aurtengoa, “bost zentzumenak pizteko bost mundu batuko ditugu: ahozkotasuna, ilustrazioa, musika, poesia eta, jakina, ipuina”, aurreratu dute antolatzaileek.

Kondestable jauregian, Gazteluko plazan eta Laba gunean izango dira jarduerak: besteak beste, ilustrazio tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, liburuen aurkezpenak, eta sorpresa ugari izango dira, aurreratu dute.

Egitaraua

Azaroak 6

Eskolen goiza. Kondestable jauregia

1.txanda eskolentzat

10:00- 10:30
A taldea Ipuin kontalaria, Eneko Haritza.
B taldea Ilustrazio tailerra, Gaston.

10:45-11:15
A taldea Ilustrazio tailerra, Gaston.
B taldea Ipuin kontalaria, Eneko Haritza.

2.txanda eskolentzat

11:45-12:15
C taldea Ipuin kontalaria, Eneko Haritza.
D taldea Ilustrazio tailerra, Gaston.

12:30-13:00
C taldea Ilustrazio tailerra, Gaston.
D taldea Ipuin kontalaria, Eneko Haritza.

Azaroak 7

Eskolen goiza. Kondestable jauregia

1.txanda eskolentzat
10:00- 10:30
A taldea. Ipuin kontalaria, Maider Galartza.
B taldea. Ilustrazio tailerra, Maite Gurrutxaga.

10:45-11:15
A taldea. Ilustrazio tailerra, Maite Gurrutxaga.
B taldea. Ipuin kontalaria, Maider Galartza.

2.txanda eskolentzat

11:45-12:15
C taldea. Ipuin kontalaria, Maider Galartza.
D taldea. Ilustrazio tailerra, Maite Gurrutxaga.

12:30-13:00
C taldea. Ilustrazio tailerra, Maite Gurrutxaga.
D talde.a Ipuin kontalaria, Maider Galartza.

Arratsaldean. Laba

17:30 – 18:30
Ipuin hegalariak (+3 urte), Maider Alcelay.

19:30-20:30
Pumaren oinatzak (helduentzako ipuinak), Maider Alcelay.

Azaroak 8

Goiza Laban

10:30-11:30
Orkestra zooragarria liburuaren aurkezpena, Gotzone Butron eta Aitziber Raya.

12:00-13:00
Ortzi-mugan liburuaren aurkezpen musikatua, Amaia Elizagoien eta J.A. Perotxena, Irati eta Leire Celestino gonbidatuekin.

Arratsaldea Laban

17:30-18:30
Kirikiño Ikuskizun musikatua, Kiribil konpainia.

19:30-20:30
Ongi etorri helduentzako kontaketa musikatua, Ameli ipuin kontalaria (Itziar Olague eta Amaia Elizagoien).

Azaroak 9

Goiza Laban

10:30-11:30
“Kontu kontari” (2-3 urte), Yolanda Arrieta.

12:15etik aurrera
Kristal margoketa, Irauli espazioan.

Zabaldu:

Utzi erantzuna