Irailean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean aritzeko 60 bertsolarik eman dute izena. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak.

Bertsozale Elkarteak jakitera eman duenez, udazkenaren atarian jokatuko da Udabarria Bertsotan 2020. “Maiatzean egin behar zen, baina egoera berezia da aurtengoa eta irailean jokatuko da azkenean”, adierazi dute.

Udabarria Bertsotan sailkapen fasean aritzeko 60 bertsolarik eman dute izena. Bertsozalek nabarmendu duenez, Bizkaiko eskualde guztiek daukate ordezkaritza. “Kopuru hori kontuan hartuta, hamar saio egongo dira fase honetan, sei bertsolarikoak. Fase honetatik puntuazioz sailkatuko dira bertsolariak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara”.

Bestalde, egituran aldaketan egongo direla azaldu dute, erabaki hau iaz hartu zuen talde antolatzaileak. Sailkapen faseko hamar saioak bost egunetan jokatuko dira: egun eta ordu berean, herri desberdinetan saio bi egingo dira. Horrela, bost egunetan egingo dira hamar saioak.

Saio bakoitzean zeinek kantatuko duen jakiteko Bertsozaleren webguneko saioak atalera jo daiteke. Parte-hartzaileak atalean, ostera, bertsolariei, gai-jartzaileei, epaileei, talde antolatzaileari eta komunikazio taldeari buruzko informazioa egongo da.

Sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango da Udabarria Bertsotan: Instagram, Facebook eta Twitter-en bidez.

Zabaldu: