Irati Irizar (argazkia: Elkar)

Irati Irizar da aurtengo Igartza sariaren irabazlea

Ilargi-kutsadura proiektuarekin jaso du Begoñak 26. edizioko Igartza saria. Idazle gazteei beren proiektua garatzeko ematen den beka da Igartza eta Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute urtero.

Irati Irizar Alvarez (Lazkao, 1990) dugu aurtengo Igartza Literatura Beka sariaren irabazlea. Aintzane Usandizagak, Irati Jimenezek eta Garazi Kamiok osatutako epaimahaiak hala erabakita jaso du saria idazleak Ilargi-kutsadura izeneko proiektuarekin.

Irizarrek proiektuarengatik 6.000 euroko sariaren erdia eta garaikurra jasoko ditu, eta urtebeteko epea izango du liburua amaitzeko.

Lazkaokoa ingeniaria da ikasketaz eta hainbat lanbidetan aritu da: irakasle, haur-zaintzaile, aholkulari, ingeniari. Literaturan, berriz, hauxe izango du lehenengo lana.

Ilargi-kutsadura nobela-proiektuak hainbat hari, giro eta pertsonaia lotzen ditu: Bardeako bazter lehorrak, bertan western filmak egiteko erabilitako dekoratuen hondarrak, OVNI edo OHE direlakoen ikuspenak, sekta bat, Bartzelonatik herrira ilusiorik gabe itzuli den gaztea, munduan batetik bestera dabilen emakume arrakastatsua… Horiek guztiak lotuko ditu nobela iradokitzaile bezain pertsonal honek.

Hogeita sei, urte igaro dira Elkar argitaletxeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak idazle gazteak laguntzeko Igartza saria martxan jarri zutenetik. Erika Elizari, Irati Goikoetxea, Maddi Ane Txoperena, Olatz Mitxelena eta Lizar Begoña izan dira azken bost urteetako irabazleak. Aurten hamabi proiektu aurkeztu dira deialdira.

Zabaldu: