(argazkia: Iruñeko Udala)

Iruña Musika Ekintzak talentu gazteen aldeko apustua egin du aurten ere

Kontzertuak otsailaren 25era arte izango dira sarrera librearekin, nahiz eta programatutako familia-ikuskizunerako aldez aurretik izena eman beharko den.

Entrebescant taldeak eman zion hasiera atzo Iruña Musika Ekintza (PAM’24) zikloari, El Cid jaio zeneko 975. urteurrena ospatzeko ikuskizun batekin. Gazteen talentua ezagutarazteko helburuarekin duela hamarkada bat baino gehiago martxan jarri zen zikloan antolatutako zazpi emanaldietako bat izan zen atzokoa. Ikuskizun guztiak Kondestable Civivoxean izango dira, eta sarrera librea izango dute edukiera bete arte, nahiz eta Biolontxelo bertso finduna familia-ikuskizunean aldez aurretik izena eman beharko den.

Otsailaren 16an izango da bigarren hitzordua, arratsaldeko 19:30ean. Cristina Gonzalez Sanz-Gomezek eta Raquel Ortega Ilarregik osatutako biolontxelo eta harpa bikotearen txanda izango da. Askotariko Errepertorioa duen kontzertua izango da, eta barrokotik XX. arteko piezak barne hartuko ditu.

Hurrengo egunean, larunbata, 18:00etan, Biolontxelo bertso finduna izeneko familia-ikuskizuna programatu da, Hello-Celloren eskutik. Javier Navascuesen eta Eva Niñoren biolontxeloak elkarrekin jolastuko dira. Begiak itxi eta soinuez gozatzera gonbidatuko dituzte ikusleak, poesia eta musika uztartzen dituen ikuskizun batean. Jarduera honetarako aldez aurretik izena eman beharko da 010ean, Civivox sarean edo www.pamplonaescultura.es/eu webgunean

Otsailaren 18rako, 12:00etan Duo Atman taldearen arpa, biolin eta ahotsen kontzertu bat antolatu dute. Anne-Pierre Pitet harpa-jotzaile suitzarrak eta Dani Velasco biolin-jotzaile iruindarrak sentsibilitate bat partekatzen dute, biek bidaiak eta atzerriko hizkuntzak gustuko izatea. Beste kulturekiko irekitasunak eta askotariko bizi-esperientziek, laguntza humanitarioa kasu, musika errepertorio zabala esploratzera eraman ditu, mundu osoko doinu eta abestiekin, beti jatorrizko hizkuntzan kantatuak.

Otsailaren 21ean, asteazkena, 19:30ean, Maria Salvatori biolontxelo-jotzaileak eta Ofelia Montalvan piano-jotzaileak osatutako bikoak joko du. Brahmsen 2. sonatak eta Xostakovitxen sonatak osatutako programa eskainiko dute. Kontzertua Albeniz fundazioarekin elkarlanean antolatu dute.

Bi egun geroago, otsailaren 23an, 19:30ean ere, Cuarteto Ascot taldearen emanaldia antolatu da. Bere ikerketa- eta interpretazio-jarduera bidegabe ahaztutako Estatu espainiarreko emakume konpositoreen errepertorio askotarikoa, orekatua, berdintasunezkoa eta berritzailea aurkeztean oinarritzen da, izen ezagunagoekin batera. Laukotea Irene Comesaña Aguilarrek (pianoa), Celia Molina Gomezek (biolina), Esther Fernandez Olallak (biola) eta Clara Riviere Visierrek (biolontxeloa) osatzen dute.

Zikloa otsailaren 25ean, 12:00etan amaituko da, Duo M&M taldearen eskutik, tronboiaren familiako ohiz kanpoko musika-proposamen batekin, zeinetan tronboi tenorea, tronboi altua eta tronboi baxua aurkeztuko baitira musika-programa berean eta askotarikoan. Europan eta Amerikan zehar ibilbide musikal bat egingo da historian zehar tronboiarentzat idatzitako errepertorioaren inguruan, talde horretarako lan originalak, transkripzioak eta moldaketak barne. Besteak beste, Mozarten, Weberren, Fallaren, Albenizen, Pryorren eta Gershwimen lanak barne hartuko ditu. Angel Morenok (tronboiak) eta Jonathan Millak (pianoa) osatzen dute bikoa.

Zabaldu: