Itziar Leemansen ‘Olatuak’ dokumentala Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara heldu da

Euskal Herrian tortura psikologiko eta fisikoak jasan dituzten zazpi emakumeren terapia saioak ardatz ditu filmak. Leemans Baiona, Donapaleu, Maule, Garazi eta Arudyko proiekzioetan solasaldi bat emango du. Horrez gain, zuzendariak berak ondutako Ximinoa film laburra ere ikusi ahal izango da Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin.

Bordeleko Utopia zineman eta Doketan Topa jaialdian aurkeztu ondoren Itziar Leemans zuzendariaren (Donibane Lohizune, 1983) Olatuak filma ikusgai da jada Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako zinema aretoetan.

  1. hamarkadan torturak jasan zituzten zazpi emaztek eginiko dantza terapian oinarritzen da dokumentala.

Hala, dokumental honetan zazpi emazte dira protagonistak. Terapeuta batek gidaturik, haien gorputzak poliki mugimenduan jarriko dituzte. Dantza terapiak aurrera egiten duen bitartean, iraganean jasan dituzten tortura fisiko eta psikologikoen testigantza hunkigarrien berri emango dute.

Itziar Leemans Baiona, Donapaleu, Maule, Garazi eta Arudyko proiekzioetan solasaldi bat emanen du. Horrez gain, zuzendariak berak ondutako Ximinoa izeneko film laburra ere ikusi ahal izango da Donapaleun, Maulen eta Donibane Garazin.

Hauek dira Ipar Euskal Herrian filma ikusteko datak:

Baionan, maiatzaren 20an, 20:30ean.

Donibane Lohizunen, maiatzaren 22an (14:45ean) eta 25ean ( 19:45ean).

Donapaleun, maiatzaren 22an, 20:30ean.

Maulen, maiatzaren 26an, 20:30ean.

Donibane Garazin, maiatzaren 27an, 20:30ean.

Urruñan, ekainaren 8an.

Zabaldu:

Utzi erantzuna