J Martina 2.0 eta Merina Gris taldeek bira antolatu dute elkarrekin datozen hilabeteetarako. Izan ere, J Martina bizkaitarrak taldearekin arituko dira data guztietan, Donostiako Dabadabako zuzenekoan izan ezik. Bertan, Silitiarekin arituko dira.
Elektronika, genero urbanoa edota pop etiketak jarri dizkiete Merina Gris eta J Martina taldeei eta Euskal Herriko olatu berria direla diote. Iaz plazaratu zituzten bi taldeek haien estreinako lanak. Merina Grisen Zerua Orain eta J Martinaren Jaio Naiz Baina urteko lan onenen zerrendetara heldu ziren eta indarrak batuko dituzte udaberri honetan gauzatuko duten biran.
Airaka argitaletxeko kideen arabera arabera, “Merina Gris gipuzkoarren zuzenekoak intentsitate handikoak direla erakutsi zuten 2022an; estetika indartsua argi-ekoizpen landuarekin uztartzen dute”. Era berean, J Martinak ikuskizun berezia prestatu du kontzertu hauetarako: taldearekin arituko dira data guztietan.
Donostiko Dabadabako kontzertuan, berriz, ez da Merina Gris egongo. Beraien ordez Silitia talde bizkaitarra arituko da.
Kontzertuak
Apirilaren 15ean, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan; apirilaren 22an, Atarrabiako Totem aretoan; maiatzaren 5ean, Donostiako Dabadaban (Silitia Merina Grisen ordez); eta maiatzaren 19an, Bilboko Kafe Antzokian.
Sarrerak salgai daude jada eta data askotarako azkar ari dira saltzen.