Janus Lesterrek ‘Minutuak’, disko berria izango denaren aurrerapen kantua, plazaratu du

Abesti berri honekin, bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin. 

Janus Lester (Jokin Pinatxo) bigarren lan luzea izango denaren aurrerapen kantarekin itzuli da: Minutuak. Errepideko bidaia luzeetan, hausnartzeko leku aproposa izan ohi da atzeko eserlekua. Horixe gertatzen da Minutuak abestian ere. Bidegurutzeek eragiten duten kezkak eta hartu gabeko erabakien zamak iheslari bihurtzen gaituzte, baina ez dago aurrera jarraitu baino beste biderik. Ihesean ari garen bitartean, minutuek ez dute segundo bat bera ere galtzen”, azaldu du Pinatxok.

Abesti honekin, bere bigarren diskoak bestelako doinuak izango dituela adierazi nahi du Pinatxok, helduagoak, moldaketa aberatsagoekin eta, besteak beste, Munford & Sonds eta Stromae bandetara hurbiltzen gaituzten erreferentzia anglosaxoi argiekin. Lore izenpean, azaroaren 22an ikusiko du argia bigarren lanak.

Minutuak Pinatxok berak, Garazi Esnaolak eta Eñaut Gaztañagak ekoiztu dute, eta Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu. Ane Berriotxoa, berriz, bideoklipa zuzentzeaz arduratu da.

Musikariz inguratuta

Janus Lesterrekin batera, Garazi Esnaolak (teklatua), Mattin Arbelaitzek (bateria), Julen Suarezek (tronpeta), Andoni Arriolak (tronboia), Julen Barandiaranek (baxua) eta Javier Echarrik (gitarra) osatzen dute taldea.

Zabaldu:

Utzi erantzuna