(argazkia: Erein)

Joannes Jauregik irabazi du Jokin Zaitegi Saria

Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia eleberria eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak. Lanaren euskarazko bertsioa 2024 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

Joannes Jauregi literatura kritikari eta itzultzaileak aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar Fundazioak Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Santi Leonek, Gema Lopez Las Herasek eta Juan Mari Mendizabalek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta.

Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Jon Fosse idazle norvegiarraren Trilogia eleberria euskaratu beharko du itzultzaileak, eta 2024 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.

2002an abiarazi zuten Elkar argitaletxeak eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi sariketa, eta hauexek izan dira beka horri esker orain arte itzuli diren liburuetako batzuk: Imre Kerteszen Zoririk ez (Urtzi Urrutikoetxea, 2002), Mo Yanen Hori da umorea, maisu! (Maialen Marin eta Aiora Jaka, 2012), Peter Handken Atezainaren larria penalti-Jaurtiketan (Joxe Mari Berasategi, 2019) edota Louise Glücken Basairisa (Garazi Ugalde, 2020), Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise (Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Maialen Berasategi Catalan, 2022) eta Annie Ernaux idazle frantziarraren Emakume izoztua (Gema Lopez Las Heras, 2023).

Zabaldu: