Jon Barberena bertsolari eta idazlea hil da

Jon Barberena (Elizondo, 1979) bertsolari eta idazlea hil da gaur goizaldean. Kirol Hezkuntzan diplomatua eta Kultura eta Gizarte Antropologiako lizentziaduna zen, eta Bergarako UNED-en Idazle Eskolako graduondoa ere egina zuen. Ogibidez, euskara irakasle ziharduen.

Txapelketak albo batera utzi zituen orain urte batzuk, baina arlo horretan zebilen, Baztango bertso eskolako kide eta irakasle gisa. 2007ko eta 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan txapeldunorde izan zen, Xalto Sariketako txapeldun izan zen 2003an, eta hurrengo urtean, 2004an, irabazi zuen Izeta Sariketa ere bai. 2014an, Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketan txapeldun atera zen, Baztango taldearekin batera. Izoztu zitzaigun negu hura (2016, Denonartean) liburua argitaratu zuen eta Ttipi-Ttapako eta Xorroxin Irratiko kolaboratzailea zen, besteak beste.

 

Zabaldu: