(argazkia: Donostia Kultura)

Josean Olaberen ‘Santa Klararen matxinada’ komikiaren sortze-prozesua jasotzen duen erakusketa ireki dute Euskal Itsas Museoak

Erakusketa 2025eko urtarrilaren 5era arte egongo da ikusgai Donostiako museoko ganbaran.

Euskal Itsas Museoak eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Santa Klararen matxinada erakusketa ireki dute. Honetan, zirriborro eta marrazki originalen eta beste euskarri batzuen bidez, Josean Olabe ilustratzaile eta gidoilariak sortutako La rebelión de Santa Clara komikiaren atzean dagoen sortze-prozesua ezagutzeko aukera emango zaio bisitariari.

Aurkezpen gisa, Olabek berak bisita gidatu bat eskainiko du gaur, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. Jarduera doakoa izango da eta erreserba Euskal Itsas Museoaren webgunearen bidez egitea gomendatu dute antolatzaileek.

Komikia

Olaberen komikiak Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren historian murgiltzen du irakurlea. Enpresa horrek kakao merkataritza monopolioa izan zuen hainbat hamarkadatan zehar, eta ondorioz etsai ugari izan zituen; beraz, mendeku bila dabilen madarikazio misteriotsu baten bidez, komikigileak etorkizunera eramango du Konpainia. Honetan, lanperna erraldoiek erasotutako Donostia deskribatzen du Olabek eszenatoki gisa,¡. “Lanpernak, munstro baten ezaugarri klasikoak ez izan arren, oso beldurgarriak dira”, adierazi du, eta  lehenago ere agertu izan dira egilearen lanean Donostia Itxuraldatzen fantasiazko komikian ere ageri baitira.

 Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 35. astea

Alex de la Iglesia bilbotarra da Astearen karteleko protagonista. Franz Kafkaren heriotzaren mendeurrenaren urtean, Asteak gorazarre egin nahi dio autore txekiarrari eta fantasiazko zineman izan duen eraginari Santiperez-en ilustrazio horrekin, haren lanik ospetsuenean, Metamorfosian, inspiratua.

Zabaldu:

Utzi erantzuna