Hizkuntzen errebindikazio kantu bat da, eta esker ona ematen die hizkuntza gure egunetara irits zitezen hitz egiten jarraitu zuten arbasoei. Neurean/La Meva Llengua musikari katalanaren disko berriaren aurrerapen kantua da. Bertan, Euskal Herriko emakume artista nagusiez inguratuta egongo da eta bi kultura eta hizkuntzen arteko lotura egitea du xede.
Judit Neddermann kantautore katalanak Neurean/La Meva Llengua abestia idatzi zuen, Isaac Collek, bere taldeko baxu-jotzaileak, duela hamarkada bat bidali zizkion akorde eta erritmoetan oinarrituta. Melodia eta mezua katalanez sortzen joan zen eta geroago Olatz Salvador musikari donostiarrak euskarara itzuli eta egokitu zuen.
Neurean/La Meva Llengua hizkuntzen errebindikazio kantu bat da, eta esker ona ematen die hizkuntza gure egunetara irits zitezen hitz egiten jarraitu zuten arbasoei.
Neddermannek Izaro Andres izan du lagun abestian zehar. Musikari eta abeslari Mallabitarrak bere estilo propioa utzi du abesti honetan, eta Artean diskoari zentzua ematen dion zubi bat egin ahal izan du.
Dario Barroso, Adri Gonzalez, Isaac Coll eta Arnau Figueres musikariek grabatu dute, eta Aranu berak ekoitzi eta nahastu du abestia. Masteringa Dave Kutchek (The Mastering Palace) egin du.
Neurean/La Meva Llengua, Juditen disko berriaren aurrerapena da. Bertan, Euskal Herriko emakume artista nagusiez inguratuta egongo da eta bi kultura eta hizkuntzen arteko lotura egitea du xede.