Kaabestri String Ensemblerekin arituko da Eñaut Elorrieta

Kaabestri String Ensemble hari boskotearekin igoko da Eñaut Elorrieta eszenatokietara urriaren 28an Bilboko Arriaga antzokian, Harian izeneko birari hasiera emanez. Aurreratu dutenez, berezi bezain erakargarria izango da bira hau.

Zuzeneko hauetarako bestalde, lau kantu grabatu dituzte eta baita bideo bat ere. Argitalpen fisikorik hala ere, ez dela egongo adierazi dute, abestiok banaketa digitala izango dute bakarrik.

Zabaldu: