Lau orduko emanaldia izango da Kabareta trúa, bazkaria edo afariarekin eta ikuskizuna bera osagai pikanteekin: “umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian”.
Ondarroako Beikozinik Kabareta truá izeneko ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 4an eta 5ean. Ez da lehenengo aldia Ondarroako antzokiak kabaret ikuskizun bat ekoizten duela, aurretik Kabareta, eta Kabareta Txú obrak aurkeztu zituen eta lortutako arrakastaren ondoren, dator ikuskizun berri hau.
Azaldu dutenez, lau orduko emanaldia izango da Kabareta trúa, “bazkaria edo afariarekin eta ikuskizuna bera osagai pikanteekin: umorea, musika, erotismoa eta gaurkotasuneko gaiak tartekatuko dira eszenatokian artista bakoitzarekin. Kabaret fresko eta ironikoa izango da, politikoki ez zuzena, erotismo dosi justuarekin, eta hori guztia umore oparoz ureztatua”.
Antolatzaileak harro daude kalitate handiko ikuskizun bat sortu dutelako, “Ondarroan eta hemengo publikoarentzat egindako ekoizpen batekin”. Ikuskizun honetan, herriko artisten mix bat aurkituko dugu, bertoko eta nazioarteko proiekzioa duten beste artista batzuekin bat datorrena.
Baieztatutako artista gonbidatuak: Ortzi Acosta (Cirque Du Soleil), Lady Pituka eta Tavi Gallart, Fede Badiola, Ana Elordi, Nahia Iparragirre, Nerea Ansola, Naia Mandia, Igor Baroja eta Enetz Ximenorekin izango dira. “Beraien atzean talde tekniko handi batek egiten du posible ikuskizunaren garapen osoa, are ikusgarriagoa edizio honetan Angel Amorren jantzien diseinuarekin”. Elkarren ondoan lan egiten dute itzalean: Ines Uriartek (Zuzendaritza eta Koreografia), Paco Hernandok (Zuzendaritza), Nahia Arrasatek (Koreografia), Iñigo Zabalak (Gidoilaria), Aitor Urkiolak (Eszenografia eta Bideoa), Alberto Markuerkiagak (Audioa eta Bideoa), Borja Ruizek (Argiak), Jose Urrejolak (Soinu-espazioa).
Sarrerak salgai daude jada, hemen.