Kaixomaitia atariak Kontaketa Erotikoen Lehiaketa abiatu du

Abenduaren 31ra arte jasoko dira lanak eta 2023ko otsailaren 28an jakitera emango dituzte irabazleen izenak.

Aurten hirugarreb aldiz, Kontaketa Erotikoen Lehiaketa antolatu dute kaixomaitia.eus atariko kideek, Elkar argitaletxearen babesean. Abenduaren 3ra arte jasoko dira lanak eta datorren urteko otsailean jakitera emango dituzte irabazleek izenak. Antolatzaileek iragarri dutenez, “sari ekonomiko garrantzitsuak” jasoko dituzte irabazleek.

Hala, lehiaketan parte hartzeko, lanak inprimaki bidez bidali beharko dira, helburu horretarako Kaixomaitia.eus atarian egokitutako webgunean. Parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkezteko aukera izango du. Kontaketen luzera 10.000 eta 15.000 karaktere artekoa izango da. Idazlanak euskaraz idatziak eta beste inon argitaratu gabeak
izan beharko dira.

Epaimahaiari dagokionez, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak, Antxiñe Mendizabal idazle eta editoreak eta Iñigo Arandia Kaixomaitia atariko kudeatzaileak osatuko dute. Hiru epaimahaikide hauek zortzi finalista aukeratuko dituzte jasotako lan guztien artean. Ondoren, aukeratutako lanak atariko harpidedunen artean baloratuko dira. Bukatzeko, balorazio hauei epaimahaikideen azken balorazio bat gehituko zaie, eta orduan zehaztuko dira hiru saridun nagusiak.

Kaixomaitia.eus 2007an sortu zen euskaldunon harremanetarako webgune gisa, eta gaur egun mota honetako euskarazko bakarra izaten jarraitzen du.

  1. urtean atariaz gain, bloga jarri zen martxan eta bere xedeen artean, besteak beste, euskarazko edukiak sortzea eta zabaltzea daude; esaterako, pertsonen arteko harreman afektibo eta sexualarekin dituzten orotariko gaiak, nahiz kontaketa edo ipuin erotiko laburrak. Kaixomaitia.eus atariko kideak euskararen normalizazioaren bidean euskarazko edukiak sortzea eta sarean ere zabaltzea ezinbestekoak direla sinetsita baitaude.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, hemen.

Zabaldu: