(argazkia: Donostia Kultura)

kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak Donostiako kaleetan zehar ibiliko dira asteburu honetan

Kalderero eta Zingaren eta Inude eta Artzainen jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, ekimena bi aste atzeratzea erabaki dute. Ostiralean eta larunbatean kaldereroek eta zingarek desfilatuko dute. Igandean, berriz, Inudeek eta Artzainek.

Donostiako kaleek kaldereroak, zingarak, inudeak eta artzainak hartuko ditu asteburu honetan. Zehazki, ostiral eta larunbateko arratsaldeetan, kalderero eta zingaren konpartsa irtengo da kalera, eta igandean, hilak 20, Inude eta Artzainen txanda izango da.

Hungariako Kaldereroen Konpartsa Tradizionalari, larunbatean, hilak 19, 18:45etik aurrera Alde Zaharreko kaleetan desfilatuko dutenei, Zurriola Ikastolako konpartsa (ostirala 18, 15:00 – Gros) eta Txomingo Kaldereroen Konpartsa (larunbata 19, 18:00 – Txomin) batu zaizkie.

Aurten, gainera, 50 edizio bete dira, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak, herri elkarte eta herritar talde baten laguntzarekin, Kaldereroen jaia berpizten lagundu zuenetik. Inauterien berri emateko, otsailaren lehen larunbatean egitea erabaki zen. Aurten baina, jaiak ahalik eta testuinguru onenean egin ahal izateko, ekimena bi aste atzeratzea erabaki dute.

Efemeride hori ospatzeko, Erreginaren eta bere Damen irudiak 1972tik jaian parte hartzen duten tribuen arduradunek ordezkatuko dituzte.

Inudeak eta Artzainak

Igandean, hilak 20, Kresalako Inude eta Artzainen Konpartsak Alde Zaharrean desfilatuko du 12:00etatik aurrera Euskal Herria kaleko egoitzatik, eta hurrengo asteburuan (larunbata 26, 11:30ean) Antiguotarrak Euskal Dantza Taldeak desfilea egingo du Antiguako kaleetan zehar.

Zabaldu: