Orotara 87 musikarik hartu dute parte proiektuan, horien artean daude: Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero, Fermin Muguruza edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Katakrakek kaleratutako liburuetan oinarritutako hamabost abesti biltzen ditu lanak.
Katakrak argitaletxeak hamar urte bete ditu aurten eta urteurren horrekin bat eginez, LP bikoitz bat eta liburuxka bat kaleratuko ditu Hau dena izenpean. Iruñeko argitaletxeak kaleratutako hamabi liburutan oinarritutako hamabost abesti original sortu dituzte hainbat musikarik disko honetarako eta ia denak Katakrakeko areto nagusian grabatu dituzte aurtengo udaberrian eta udan, “ezohiko estudio inprobisatu batean, ezohiko dinamikekin”, azaldu dute.
Orotara 87 musikarik hartu dute parte proiektuan, horien artean daude: Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Joseba Tapia, Los Chikos del Maiz, Chill Mafia, Mursego, Trigger, J Martina, Raimundo el Canastero, Fermin Muguruza edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
Abestiez gainera disko bikoitzean hamabost audio bildu dituzte, “gure artxibategiko 823 piezetatik hautatutako oren gorenak”, adierazi dute Katakrakekoek eta nabarmendu dutenez, “diskoko abestiak plataformetan egongo badira ere, diskoan soilik jasoko da proposamena osorik”.
Bestalde, Hau dena koloretako 24 orrialdeko libreto batekin eta bi aldetako poster batekin dator. Hiru argazkilarik grabazioetan egindako 523 argazkien hautaketa batekin, ia eduki guztia euskaraz eta gaztelaniaz.