(Arabako Bertsozale)

Katuko Muinoak taldeak irabazi du Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketa

Urtarrilaren 27an abiatu zen aurtengo txapelketa, eta hamabi saio eta hiru finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen txapelketa larunbatean.

Larunbatean izan zen Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketako finala Laudion. Bertan, bat bateko hamabi taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest agertu ziren. Talde bakoitzak beretik zekarrena emateko asmoz.

Hamabiak pasatxo heldu zen larunbatean Araban zehar ibilitako autobusa Laudioraino, “jendea umoretsu eta eguneko jaiari gogoz heltzeko asmoz, egun polit bat bertso eskola eta eskualde ezberdinetako kideek elkarrekin pasatzeko aitzakia, Kuadrilla artekoa. Gorbeialdeko eta Gasteizko trikitilarien doinuez lagunduta poteoan abiatu zen jende andana, Laudio erdialdeko kaleak bertso aleek bereak eta bi egiten zituzten bertaratutakoen ikusmiran”, adierazi du Arabako Bertsozalek.

Bertsolariak oholtzara igo aurretik, kuadrilla artekoaren sintonia eta 120 lagun saioko ale ederrak entzuteko gogoz zeuden denak. Prest zegoen dena final handirako, Arantxa Sobrino aurkezlearen ahotsak entzun orduko oholtzaratu ziren hamalau bertso lagunak, Katuko muinoak, Errexala eta Izena pentsau bida taldeetako kideak.

Kantuan aritutakoak Gasteizko Katuko muinoko Ekaitz Samaniego, Eli Zaldua, Xabier Antia eta Iñaki Viñaspre izan ziren. Aramaioko Manex Agirre, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi eta Danel Herrarte. Gasteizko Errexala taldeko Ainara Balantzategi, Marta De Pedis, Inaxio Trojaola, Patxi Alkorta, Kerman Lopez de Lacalle eta Felipe Zelaieta. Gai jartzeaile gisa Nieves Del Alamo aritu zen eta epaile lanetan Iker Elexpuru, Oier Iñurrieta, Kristina Arteaga, Ekaitz Elorriaga, Ainhoa Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Giroa alaitzeko moduko agurrak prestatu zituzten taldeek Muinoko Alayak kanta popurria, euskal punk eta kanta modernoen arteko popurriarekin hasi ziren aramaioarrak eta Brayanen bizitza filmaren doinuarekin Errexalako kideak.

Zortziko txikian eman zioten hasiera saioari, “ale ederrak entzun genituen jatetxe garestietan xoxak gastatzen ibilitako Eli eta Ainara edota pisu kideak ziren Manex eta Patxi. Suhiltzaile lanetan aritu ziren Unai Anda bertsolari neutroak esandakoei erantzunez. Seiko motzean Orain 30 urtetako musikariaren paperetik aritu ziren Ekaitz eta Danel. Puntuari erantzunez jarraitu zuen saio puntuagarriak. Iparragirren doinuan etorkizunean Marten babes ofizialeko etxe bat egokitu zainen paperetik aritu ziren. Ganbarako lanaren aurretik puntuka aritu ziren talde guztiak”.

Diegoren gitarra doinuz kantatu zuten bertsolariek ganbarako lanean, botilen papera hartu zuten bertsolariek, pasadizo ezberdinak ekarri zituzten hauek gogora.

Opari eta oroigarri gabe ezin zen amaitu aurtengo edizioa ere, bat-bateko zein idatzizko talde parte hartzaileei otartxoa oparitu zitzaien. Bertsolari finalistek, gainera, Kuadrilla arteko argazkia jaso zuten oroigarri gisa eta Iñaki Viñasprek, Eli Zalduak, Ekaitz Samaniegok eta Xabier Antiak landare bana jaso zuten.

Zabaldu: