Ostegunean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzioa, arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean Bilboko Arte Ederren Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai daude jada bi aretoetako webgune eta leihatiletan.
Datozen osteguna, hilak 27, eta larunbata, Hilak 29an, Kimuak 2019 aukeraketaren publikoari irekitako lehenengo proiekzioak egingo dira Donostian eta Bilbon, hurrenez hurren.
Etxepare Euskal Institutuak Euskadiko Filmategia Fundazioaren laguntzarekin antolatutako Kimuak programak, euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Azkeneko katalogo honetan jasotako lanak honakoak dira: Josu Venero eta Jesus Mari Lazkanoren Artiko, Raul de la Fuenteren El infierno, Jesus Maria Palaciosen Labo, Ion de Sosa eta Chema Garca Ibarraren Leyenda dorada Izibene Oñederraren Lursaguak, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren Mateoren ama eta Ainhoa Gutierrez del Pozoren Medvedek.
Film labur sorta honek pasa den Donostiako Zinemaldian hasi zuen ibilbidea, eta orduz geroztik mundu osoko 170 jaialditan hartu du parte. Zinebi, Berlinale, Bafici, Palm Springs, Seminci, Hong Kong, Bogoshorts, Black Canvas eta Warsaw bezalako zinemaldietan erakutsi ostean, publiko zabalari zuzendutako lehen proiekzioak izango dira aste honetakoak, eta egileak bertan izango dira beraien lanak aurkezteko.
Ostegunean Donostiako Tabakaleran egingo da proiekzioa, arratsaldeko 19:00etan, eta larunbatean Bilboko Arte Ederren Museoan, ordu berean. Sarrerak salgai daude jada bi aretoetako webgune eta leihatiletan.