Alba Lozanoren ‘Utländsk’ filma

Kimuak 2024ko katalogoa osatuko duten zazpi film laburrak aukeratu dituzte

Aurtengo katalogoak fikzioa, ez-fikzioa, entsegua, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu.

Kimuak programaren 27. edizioara aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, zazpi film labur hautatu ditu epaimahaiak 2024 urteko katalogoa osatzeko: Dinosaurioak (Koldo Almandoz), Errotatib (Iratxe Fresneda), ‘Etorriko da. Eta zure begiak izango ditu (Izibene Oñederra), Exergo (Jorge Moneo Quintana), Patrimonio (Aitor Abio), Todo lo cubre la sal (Joana Moya Blanco) eta Utländsk (Alba Lozano).

Programak euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede. Urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira gaurtik aurrera.

Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: Alaitz Arenzana Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko zuzendari artistiko, Sra. Polaroiska talde artistikoko kide, irakasle eta proiektu artistikoen eta ikus-entzunezko lanen zuzendaria denak, Claudio Zilleruelo Acra Black Canvas Zinema Garaikidearen Jaialdiaren sortzaile eta zuzendari artistiko ekoizlea Taller Tritonen programatzaile eta zinema independentearen zuzendariak eta Xavi Herrero Ibizacinefest-Cinema Independent d ́Eivissaren Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari eta programatzaileak.

Kimuak 2024 katalogoak fikzioa, ez-fikzioa, entsegua, dokumentala eta animazioa jasotzen ditu. Filmetako bat euskara hutsean egina dago, beste bat euskaraz eta gaztelaniaz, eta hirugarren bat euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Bi gaztelaniaz, eta azken biek ez dute elkarrizketarik.

Zabaldu: