Kukai Dantzak futbola eta dantza uztartu nahi izan ditu Kirol legez / Fair Play ikuskizun berrirako. Donostiako Korner jaialdirako propio sortutako pieza da honakoa eta futbolaren oinarrian dauden balioak nabarmenduko dituzte: elkarlana, aniztasuna, ahaleguna…
Pieza honetan, baina, ez da irabazlerik ez eta galtzailerik egongo, horrela adierazi du Jon Maya dantzariak.
Donostiako Tabakalerako patioan eskainiko dute emankizuna, bihar eta etzi eta bertan futbol zelai bat jarriko dutela iragarri du Mayak.