Lan berria hamar abestiz osatuta egongo da: taldearen bost abesti berrirekin eta lagunek egindako beste bost bertsiorekin, tartean Zea Mays, Nakar eta Maite Arroitajauregi Mursego-renak. Formatu fisikoan abenduaren 5etik aurrera (Durangoko Azokarekin) egongo da eskuragarri.
Kokein taldeak mende laurdena bete du eta musika berriarekin ospatu nahi du urteurrena. Horretarako, azaroaren 27an Bidea Da Helmuga kaleratuko du Bakaunka diskoetxearen eskutik. “Gure disko berrian barrutik eta kanpotik aurkituko duzuena kontatzeko irrikitan geunden, guretzat oso berezia bait da. Ez 25 urte betetzen ditugulako soilik, baizik eta lagunekin konpartitu dugulako”. Izan ere bide honetan lagun asko egin dituzte eta horietako batzuk gurekin egotea nahi genuen”.
Hamar abestik osatuko dute lan berri hau: Kokeinen bost kantu berri eta lagunek egindako bertsioak, tartean Zea Mays, Nakar eta Maite Arroitajauregi Mursego-renak.
Hauexek dira abesti, talde eta musikariak: Bidean Goaz; Gauez; Garaia Da; Zure Bila; Zutik; Gora Begiratzean (Miren Narbaiza, Ander Mujika, Joseba Baleztena); Lotuta Egon Arren (Zea Mays); Itzalak (Eraso!); Ate Joka (Mursego); eta Zain Egon Gabe (Nakar).
Bestalde, Bidea Da Helmuga diskoaren irudiak Alots Arregik sortu ditu, “izenburuarekin bat egiten duen azal eta diseinu marabillosoarekin”, nabarmendu du taldeak.
Azaroaren 27an plataforma guztietan egongo da diskoa entzungai eta Durangoko Azokarekin bat eginez, abenduaren 5etik aurrera, formatu fisikoan (LP+CD) eskuratu ahal izango da.