Azokak merkataritza eta ekintza eskaintza zabala ekarriko du Santa Eugenia plaza, Ibaiondo kalera eta Romo Kultur Etxera
Getxoko Komiki Azokak bederatzigarren artearen mundua hurbilduko dio publikoari urriaren 3tik 5era bitartean.
Liburu-dendek, argitaletxeek, merchandising-dendek eta fanzineek osatuko dute azoka, besteak beste, jendeak azken nobedadeak eskuratzeko, bere serieak osatzeko eta komiki zaharrak eta bildumagile-aleak erosteko aukera izango duen postuen eskaintza, baita komikigintzaren munduarekin zerikusia duten era guztietako artikuluak ere.
Bestalde, Itzubaltzetako Kultur Etxeak ekintzen programazioa hartuko du, nobedadeen aurkezpenak, hitzaldiak, mahai-inguruak, proiekzioak, tailerrak eta erakusketa bat barne. Bertan, sektoreko enpresa nabarmenetako batzuk izango dira, eta hitzaldietan, aurkezpenetan eta, sinaduren txandetan parte hartuko dute, zaleek euren artista gustukoenak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Sinadura-txandak leku horretan zein salmenta-postuetan egingo dira. Haur eta helduentzako tailerrak ere ez dira faltako, eta, aurten, berrikuntza gisa, profesionalei zuzendutako portfolioak berrikusteko tailer bat ere egingo da.
Artista eta profesional gonbidatuei dagokienez, oraingoan honako hauek egongo dira azokan: Paco Roca, Marika Vila, Raquel Gu, Mamen Moreu, Sebas Martin, Fernando Blanco, Alvaro Martinez Bueno, Beñat Olea, Jon Mikel Bañales e Irene Marquez eta aurtengo ekitaldiko kartelaren egilea den Laura Perez. Horiez gain, azken urteotan Corto Maltes bilduma berrian egindako ilustrazio-lanarengatik ezaguna Ruben Pellejero ere izango da Getxon, bai eta Josune Muñoz dibulgatzailea, biek komikiaren arloan egindako ibilbideagatik aurtengo omenaldi-saria jasoko dutela.
Gainera, Kultur Etxean ere Abenturazale grafikoak erakusketaz gozatu ahal izango da, bost egileren lanak biltzen dituen erakusketa, hain zuzen ere.: Natacha Bustos, Maria Medem, Ana Penyas, Laura Perez eta Nuria Tamarit. Horien guztien lanek ezaugarri bera dute: esperimentazioaren eta originaltasunaren aldeko apustua, betiere leku komunetatik eta baliabide erosoetatik ihes egitea bilatuz, bere publikoari abentura grafiko bat eskaintzeko asmoz.