Kuplak Gasteizen egingo duten ‘Kulturaren Hiletan’ parte hartzeko deia egin du

Goizeko 11:00etan elkartuko dira Gasteizko Gobeo Hotelean. Autoan joan nahi ez dutenek, berriz, 11:45ean Lakuan elkartzeko aukera izango dute. Kupla plataforma kulturaren sektorearen egoerari erantzuteko sortu da.

Kultura eta sormen-industrian diharduten langileen plataformak bihar, ekainak 13, Gasteizen egingo den auto-karabanan parte hartzeko deia egin du. “Kulturarik gabe ez dagoelako gizarterik”, adierazi dute. “Ez dago ezagutzarik, ez dago etorkizunik; eta sektore antolatu eta dinamiko bat gabe gizartea hil egiten da. Hemen elkartu gara gizartearen hileta irudikatzeko, pandemia honen eraginez ikusezina den biktimarena”.

Kulturaren Hileta eszenifikatu nahi dute biharko ekimenarekin. Horretarako, goizeko 11:00etan elkartuko dira Gasteizko Gobeo Hotelean. Autoan joan nahi ez dutenek, berriz, 11:45ean Lakuan elkartzeko aukera izango dute. “Lakuara heltzerakoan, oinez hurbiltzen direnak kalean sartuko dira bi metroko segurtasun distantzia mantenduz eta kotxean doazenak Eusko Jaurlaritza inguratzen duten kaleetatik ibiliko dira. 12:00etan hileta segizio batek Kulturaren hilkutxa aterako du furgoneta batetik eta Lakuako harreran utziko du”.

Manifestua

Kultur alorreko teknikariak, artistak, enpresak… bildu dira Kupla izeneko kultura plataforma honetan, “kultura- eta sormen- industriarekin zerikusia duten pertsona guztiak”. Hala, pasa den ostiralean argitaratu zuten manifestu baten bidez, erakundeengana zuzendu dira pandemiak bere jardueran eta, ondorioz, etorkizunean sortu duen ziurgabetasunaren aurrean, sentitzen duten babesgabetasuna azaltzeko asmoz:

Ez gaitzazue desagertzen utzi; izan ere, 768 milioi euro sortzen dituen sektore bat desegingo da, EAEko BPGren % 3 eta % 5 artekoa. Sektore hau altxatu eta profesionalizatu egin da azken bi hamarkada eskasetan, eta ia 7.000 pertsonak egiten dugu lan bertan.

Horregatik bildu gara manifestu hau egiteko. Guztiok, sektore garen aldetik, zerbitzuak ematen dituzten enpresek, besteren konturako langileek, autonomoek eta artistek, ondorioztatu dugu, beharrezkoa dela gutxieneko proposamen batzuk idaztea. Gizarteak, oro har eta, bereziki, agintari eskudunek, entzun gaitzaten. Gure sektorearekiko babesgabetasuna eta sentsibilizazio falta direla-eta, batez ere ziurgabetasun-une hauetan.

Izan ere, ez da ahaztu behar ekonomiarako sektore estrategiko baten parte garela; adibidez, musikak 90 milioi euro sortzen ditu urtean, nahiz eta ez gauden profesional gisa hartuta ez eta EAEko industria-egituraren barruan sartuta ere. Baina konfinamenduan bereziki nabarmendu izan da, kultura izan dela biztanleriarentzat gehiegizko informazioaren, antsietatearen, bakardadearen eta tristuraren aurrean, sosegua

Hain zuzen ere, jarduera geldiarazten lehenak izan ginen (Bartzelonako MWCk estatu osoko milaka profesional erabiliko zituen, eta birak, biltzarrak eta mota guztietako ikuskizunak egingo ziren, martxoaren 15eko alarma-egoera baino lehen), eta azkenak izango gara berriro martxan jartzen.

Gaur egun, erakundeek ez dute jarduerara itzultzeko estimazio errealistarik, ezta bestelako proposamenik ere. Are gehiago, baliteke zuzeneko irudikapenen ezaugarri bereziengatik, hilabete batzuk barru ere bideragarriak ez izatea, bai osasun edo logistika arrazoiengatik, bai irudikapen horien sustatzaileentzako errentagarritasun ekonomikoagatik.

Erakundeen immobilismoak, porrot egingo die sektoreko enpresei eta langile askori, eta migraziora joko dugu, kultura malkartsua, pobretua eta altxatzeko egituraketa nahikorik gabea utzita.

Badira urte batzuk gure bizilagunak diren, Ingalaterra edo Frantzia ikusten ditugula, beren aldizkakotasunarekin, gure sektorearen arazoei aurre egiteko alternatiba gisa, edo Alemania ondo egituratutako erregulazioarekin, gremioen espezializazio eta kategorizazio maila handiarekin eta txandakatutako 8 orduko lanaldiarekin.

Datu itzel horiek agerian jarri ondoren eta zentzuduna iruditu arren edozein administrazio
zuhur gai izango litzatekela ikusteko, industria honetan, arimarentzat elikagaia sortzen
duen tresna indartsu bat, eta herrialdearentzat aberastasuna eta enplegua sortzeko motor

bat, geure burua eskaintzen diegu gure agintariei sektorearen berezitasunetarako ekintzak eta proposamen espezifikoak planifikatzeko. Hilzorian utzi gabe, agian hilabete batzuen buruan, hondamendia gaindiezina izango da eta.

Arrazoi horiengatik, eta larrialdi-egoera honetan gizartean dugun rola onartu arren, nahitaez jarduerarik gabe eta mobilizazio masiborik hasi gabe egon arren, egoera premiazkoa izan arren, premiazko arreta eta proposamenen balorazioa eskatzen dugu. Batzeko aukera eman gaitzaten, erakundeekiko sinergiak sortzeko, gure esperientzia kontatzeko, denok batera egoera honetatik atera ahal izateko eta beharrezkoak ikusten ditugun erabakiak hartzeko aukera eman diezagutela, hala nola:

-Jendaurreko edozein ekitalditan segurtasuna eta higienea bete ahal izateko protokolo espezifiko bat egitea.

-Une honetan jada planteatuta dauden jardueren bideragarritasuna bilatzea. bilatzea.

-Salbuespenezko laguntza bat ezartzea, sektore osoa estaliko duena, beste

industria-sektore batzuekin gertatzen den bezala, larrialdi-egoerak eragindako jarduerarik gabeko aldian, eta erabateko jarduera berreskuratu arte hedatuko dena.

Arduratsuak garelako, gure balio sozial eta ekonomikoa landu eta mantendu nahi dugulako eta gure etorkizuna epe labur, ertain eta luzera planifikatu behar dugulako Eusko Jaurlaritzak gure eskaerak entzun eta sektorea berrindartzeko eskura dituen erraminta guztiak martxan jartzea espero dugu.

Zabaldu: