Laburbira zikloan parte hartzeko izen ematea zabalik da

Otsailaren 4ra arte egongo da izena emateko epea zabalik.

Laburbira zirkuitura film laburrak aurkezteko epea zabaldu du Euskaltzaleen Topaguneak. Hala, otsailaren 4ra arte edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria, nahiz amateurra izan.

Aurkeztu ahal izateko pelikulak euskaraz sortu beharko dira, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “2019tik hona ekoiztutako pelikulak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak”.

Otsailaren 4tik 11ra bitartean antolakuntzak film laburren aukeraketa bat egingo du. Lan horiek izango dira XVIII. edizioko Laburbira zikloa osatuko dituzten lanak eta herriz herri bidaiatuko dutenak. Zenbait kasutan gainera, zuzendariek beraien lanak aurkezteko aukera izango dute publikoaren aurrean.

Iazko edizioan 27 ikus-entzuneko jaso ziren arren, azkenean bederatzi film labur aukeratu ziren: Gau Beltza, Urak dakarrena (Marilyn), Anti (Josu Martinez), Tigre bat (Amaia San Sebastian), Pil Pil (Kristina Zorita), Mamarro (Ibon Iza), Kateak (Yolanda Mazkiaran), Jauzi bat eta Prixt (Maitane Eyheramonho) eta Harria Herria (Dimegaz Kultur Elkartea). Hauetako batzuk 2019ko hainbat jaialditan aurkeztutakoak izan ziren eta ikusleen artean arrakasta handia izan zituztenak, besteak beste, Anti, Pil Pil eta Harria Herria film laburrak.

XVIII. edizioa beteko du aurten Laburbira zikloak kulturarentzako eta batez ere, ikus-entzunezkoentzako egoera berezi honetan, helburu sendo batekin: zuzendarien lanak ezagutarazten jarraitzea euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei sortutako zinemaz gozaraztea ezohiko egoera honetan ere.

Informazio gehiago,Hemen.

Zabaldu: