'In a Nearby Field' (2023) filmeko fotograma. Laida Lertxundi eta Ren Ebel

Laida Lertxundi eta Ren Ebelen ‘Everything Near Me’ erakusketa Gasteizko Artium Museoan ikusgai

Z aretoan paratu dute erakusketa irailaren 24ra arte.

Gasteizko Artium Museoan ikusgai dagoen Everything Near Me (Nigandik hurbileko guztia euskaraz) izeneko instalazioa bi filmez osatuta dago: alde batetik, Laida Lertxundirena 025 Sunset Red eta, bestetik, Laida Lertxundi eta Ren Ebelen In a Nearby Field. Lehenengoan, paisaia afektibo desberdinak ikertzen ditu egileak, bi testuinguru soziopolitiko jakini dagozkienak: Euskal Herriari eta Kaliforniari. Bigarrena bi urtez Euskal Herrian filmatua da, eta bertan uztartzen dira egunerokotasuneko eszenak paisaia oparoekin, bizitza osatzen eta eusten duten une iragankorrak.

Laida Lertxundik (Bilbo, 1981) landscape plus (paisaia eta zerbait gehiago) izeneko metodologia batekin lan egiten du talde-ariketak, behaketa-argazkiak, musika, ekintza eta ausazko ekitaldiak konbinatuz; lurraren eta gorputzaren artean paralelismoak ezartzen ditu, berarentzat atseginak eta esperientzia guneak direnak. Haren lanak ondoko erakundeetan egon dira ikusgai: High Line Art, New York (2023), Whitney Biennial, New York (2012), Hammer Museum (2016), LIAF Biennial (2013), Biennale de Lyon (2013), Frieze Projects New York (2014), MoMA, New York (2022, 2017) eta Tate Modern, London (2016), besteak beste. Pedagogia oso garrantzitsua da Lertxundiren jardunean, eta gaur egun Lyongo Ecole Nationale Superieure des Beaux-Arts-eko irakaslea da.

Ren Ebel, bere aldetik, Kaliforniako (AEB) artista bat da. Bideoa, soinua, idazketa eta marrazketa lantzen ditu. Kaliforniako San Diegoko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen eta Kaliforniako ArtCenter College of Design-en, berriz, masterra. Haren lanak Gattopardo Gallery (Los Angeles), Now Instant Image Hall (Los Angeles), Spectacle Theatre (New York) eta Alondegia Zentroan (Bilbo) ikusi ahal izan dira. Bere idatziak Artforum, Mousse, X-TRA eta Frieze aldizkarietan agertu dira.

Zabaldu: