(argazkia: Oskar Moreno)

Larunbatean izango da San Telmo Gaua Donostian

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du.

Irekiera berezi honekin, datorren larunbatean, uztailak 20, Donostiako San Telmo museora gauez eta dohainik etortzeko aukera izango du publikoak. Elkarrizketa bat: Chillida eta arteak. 1950-1970 erakusketarekin batera, zabalik egongo dira klaustroa eta baita eliza ere.

Duela hamar urte izan zen aurrenekoz museoa gauez ezagutzeko aukera. Lehenengo edizio hartan, Museoen Nazioarteko Egunaren harira egin zen gaueko irekiera berezi hura, baina laster hartu zuen San Telmo Gaua izena eta horrela ospatzen jarraitu dute urtez urte.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere 20:30tik 24:00etara izango da museoan sartzeko sarrera doan eta ezohiko moduan bisitatzeko aukera, gauez, musikarekin girotuta eta taberna zerbitzuarekin. Aurten, gainera, Badok.eus atariak egun horretarako propio osatutako musika zerrendak gaua girotuko du.

San Telmo museoko ordezkariek azaldu dutenez, “aldi baterako erakusketak ezohiko eran bisitatzeko aukera emateko asmoz sortu zen jarduera berezi hau eta hasierako funtsari eutsita, aurten, Elkarrizketa bat: Txillida eta arteak. 1950-1970 bisitatzeko aukera izango da”. Eduardo Txillidaren jaiotzaren 100. urteurrenaren harira antolatutako erakusketa honek “lehen mailako artista askoren lanak” biltzen dituela ere gaineratu dute bertakoek.

Zabaldu:

Utzi erantzuna