Lauaxeta eta Lorca, iraganetik orainera

Ele! Lorca-Lauaxeta’ ikuskizuna taularatuko dute ostiralean Kultur Leioan, 20:30ean.

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, bi poeta ikoniko dira bakoitza bere kulturan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil zituzten askatasunaren borrokan. Bata Andaluzian jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea Laukizen jaiotako poeta abertzalea.

Muturreko bi ertz ematen duten arren, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela eta orain, poeta hauen lanetan oinarrituta, Ele! Lorca-Lauaxeta ikuskizuna sortu du Karabansaraik. Emanaldiak hitza, musika, irudia eta antzerkia uztartuta, bi kultura eta herri hauek poesia eta artearen bidez, bat egiten dutela erakutsiko du.

TESTUAK: Federico García Lorca, Estepan Urkiaga (Lauaxeta), Jon Maia.
ZUZENDARIA: Josu Camara.
GIDOIA: Jon Maia.
ANTZEZLEAK: Ana Salazar, Jon Maia.
KOREOKRAFIA EGILEAK: Ángela Carbajo de Lera, Arkaitz Pascuas.
DANTZARIAK: Dayana Sinay, Arkaitz Pascuas.

Zabaldu: