‘Lehen saiakera’, Bidasoko mugaren inguruko dokumentala estreinatu dute

Muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen erretratua egin dute Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean.

Bidasoako muga zeharkatzeko saiakeraz dihardu Marina Perosanz, Natalia Berridi eta Yurena Carrero Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikazio ikasleek ekoitzi duten dokumentala. Gipuzkoako SOS Arrazakeriaren arabera, “muga honek suposatzen dituen eskubide urraketen erretratu bikaina egin dute, azken bi urteetan bederatzi pertsonaren heriotza ekarri duena, gizarte bezala beste aldera ez begiratzeko dugun premia larria azpimarratuz”.

Lehen saiakera dokumentala Ndank Ndank elkartearekin elkarlanean egin dute Perosanzek, Berridik eta Carrerok, eta Amets Arzallusen bertsoen bidez kontatzen da. Filmean Abdoulaye Sarrek parte-hartze berezia dauka. Abdoulaye Gipuzkoako SOS Arrazakeriako teknikaria da, heldu erreferenterik ez duten gazte migratzaileei arreta ematen lan egiten du eta gertutik ezagutzen ditu mugaren inguruko bizipenak.

Abdoulayerekin batera beste hainbat pertsona ageri dira dokumentalean, horien artean daude: Peio Aierbe (Gipuzkoako SOS Arrazakeriako koordinatzailea), Anaitze Agirre  (Kazetaritzako irakaslea EHUn, migrazio ikertzailea), Eva Aranguren (psikologoa), Iker Barbero (Zuzenbideko eta Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea EHUn), Lutxi Bortayrou (Diakite Elkarteko zuzendaria), Amaia Fontang (Etorkinekin Federazioko kidea), Gari Garaialde (argazki kazetaria), Koldo Nausia Montenegro (Antxeta Irratia) eta Aintzane Lasarte (Bidasoa Etorkinekin elkarteko kidea).

Zabaldu: