Lekeitioko Kaleka jaialdiaren 32. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik da

Datorren urteko ediziorako deialdian ere bi arlo izango dira: Sail Ofiziala eta Scratch. Proposamenak abenduaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira eta horretarako webgunean dagoen formularioa bete beharko da. Azken urteetako parte hartzeak gora egin du, urtero 500 proposamenetik gora jasotzen ditu antolakuntzak.

Kaleka Nazioarteko Kale Arteen Jaialdiaren 32. edizioa prestatzen hasi dira dagoeneko, Lekeition. Pandemiak baldintzatutako bi urteren ostean, datorren urterako ohiko formatura bueltatzeko asmoa agertu dute antolatzaileek, eta horretarako, proposamenak aurkezteko epea ireki dute abenduaren 6ra arte. “Gogoratu beharra dago, azken urteetako parte hartzeak gora egin duela, urtero 500 proposamenetik gora jasotzen ditugu”, zehaztu du antolakuntzak.

Azken urteetan egin duten bezala, deialdi berri honetan ere bi arlo izango dira: Sail Ofiziala eta Scratch.

Sail ofizialari dagokionez, espazio publikoa edo izaera bereziko espazioak gaurkotasunean oinarritutako sorkuntza lanak aurkezteko erabiltzen dituzten artista, kolektibo, elkarte profesional edota edozein sortzailerentzat bideratuta egongo da.

Scratch, berriz, garapen egoeran dauden proiektuen esperimentaziorako gunea izango da.

Hori horrela, 2021eko abenduaren 6ra arte aurkeztu ahal izango dira proposamenak Sail Ofizial eta Scratch ataletara, horretarako webgunean dagoen formularioa bete beharko du interesa duen orok.

Jaialdiari buruzko informazio gehiagorako, hemen.

Zabaldu: