(argazkia: Errenteriako Udala)

Lekuona Fabrika ezagutzeko bisita gidatuak jarriko dira abian apirilaren 22tik aurrera

Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta.

Oreretako Lekuona Fabrika lehen pertsonan ezagutzeko esperientzia gidatua antolatu du Udalak. Azaldu duenez, “honen bidez, bisita-gidatu konbentzionalaz haratago joan nahi duen bizipena eskainiko diogu herritarrei, kultur proiektua bera barrutik zeharkatzeko eta ezagutzeko helburuarekin”.

Dejabu antzerki Konpainia eta Mmej arkitektura bulegoa aritu dira elkarlanean proposamen honen diseinurako, arte eszenikoak eta arkitektura elkarrizketan jartzeko nahiak bultzatuta.

Publiko orokorrari zuzendutako bisitak larunbatetan izango dira eta apirilaren 22an abiatuko dira. Bi bisita eskainiko dira egunetako bakoitzean, lehena goizeko 10:00etan eta bigarrena, berriz, 12:00tan.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, “euskaraz nahiz gaztelaniaz bizi ahal izango da ordubete inguru irauten duen bidaia”. Hala, apirilaren 22an 10:00etako txanda gaztelaniaz izango da eta 12:00takoa, aldiz, euskaraz. Hurrengo astean, ordea, alderantziz izango da.

Bisita doakoa izango den arren, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea, izan ere, bost laguneko gutxieneko taldea osatu beharko da parte-hartzaile guztien artean. Kopuru honetara iritsiko ez balitz, bisita bertan behera geratuko lirateke eta izena eman dutenek horren berri jasoko lukete. Taldearen gehienezko kopurua, bestalde, hamabi lagunekoa izango da.

Izen-emateak sarrerak.errenteria.eus webgunean edo Lekuona Fabrikan egin ahal izango dira bisita izango den asteko asteazkenera arte.

Zabaldu: