(argazkia: Euskaltzaindia)

Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, ‘Udaberria heldu da’ lanagatik

Epaimahaikideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da” Udaberria heldu da lan laburra “haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”. Les Bobe Bobe konpainiak gidoi “jostaria” dakarrela diote epaimahaikideek, baina “autu sakonak” jorratzen ditu.

Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz, Bilboko Udalaren babesarekin. Sari honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.

Horretara, datorren urteko Lautan Hiru laguntza Les Bobe Bobe antzerki konpainiak irabazi du, Udaberria heldu da lan laburrari esker. Konpainiak 1.400 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2022ko otsailean Bilbon antolatuko den IV. Lautan Hiru jaialdian estreinatzeko aukera izango du.

Epaimahaiko kideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da” Udaberria heldu da lan laburra “haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”.

Les Bobe Bobe antzerki taldeak gidoi “jostaria” dakarrela diote epaimahaikideek, baina “autu sakonak” jorratzen ditu.

Lautan Hiru jaialdia

Jaialdia Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaok, Zazpi Katu gaztetxeak eta Bira Kulturak elkarlanean antolatzen dute, eta egitasmoaren helburu nagusia euskarazko antzerkia hauspotzea da, euskarazko sorkuntzari gune berriak eskainita; bide batez, Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, hiriko kultura-aukerak zabaltzeko asmoz.

Zabaldu: